DSCF0856Iñaki Eizmendi Arsuaga naiz, Lasarte-Oriakoa naiz eta 1973an jaio nintzen. Gizarte hezitzaile ikasketak egin nituen. Urteak daramatzat euskararen erabileran eragiteko egitasmoetan parte hartzen. Hainbat urtetan euskara elkarte bateko teknikari moduan aritu ondoren, 2007an ebete sortu nuen eta ordutik hona Euskal Herri osoan zehar nabil.

Gero eta ikastaro eta proiektu gehiagotan parte hartzeko aukera izan dudanez, gaur egun bi pertsona gabiltza ebeten: Itziar Larzabal Bengoetxea eta ni neu. Horretaz gain, hainbat aditurekin elkarlanean ere aritzen gara proiektuetan: Paula Kasares soziolinguista eta Josune Zabala ahozkotasunean aditua, besteak beste.