Nola lagundu seme-alabei lagunartean euskara erabil dezaten?

Nori zuzendua

Beraien seme-alabek Haur Hezkuntzan edota Lehen Hezkuntzan ikasten duten guraso euskaldunei.

Helburuak

Seme-alaben hizkuntza-ohituren oinarrian zer dagoen ikustea, eta eragin nahi izanez gero zer eta nola egin dezakegun aztertzea.

Ezaugarriak

Ordu eta laurden inguruko hitzaldia da.

Iñaki Eizmendi gizarte hezitzaileak ematen ditu saioak.

Edukiak

Seme-alaben hizkuntza ohituretan eragitera begira, gurasoei hiru bide garatzea proposatzen zaie hitzaldian, eta bide horietako bakoitzaren inguruko aholkuak ematen dira. Hauek dira bide horiek:

  • Hizkuntza aberastasuna: etxetik euskara aberatsa eskaintzea abiapuntu garrantzitsua da seme-alaben hizkuntza ohituretan eragitera begira. Horri begirako aholkuak eta ideiak emango dira saioan.
  • Hizkuntzekiko jokabideak: hizkuntza-ohitura asko imitazioz ikasten dira. Seme-alaben hizkuntza-ohiturak axola zaizkien gurasoek beraienak zaintzea komeni zaie. Hainbat ideia proposatuko dira honi begira.
  • Hizkuntzarekin harremana: hizkuntza-ohituretan eragin zuzena dute hizkuntzekin ditugun bizipenek, hizkuntzarekiko pertzepzioek, eta abar. Horri begira hainbat gomendio egingo dira hitzaldian.

Zuek duzue giltza. Guraso berrientzako hitzaldia.

Nori zuzendua

Haur txikiak dituzten gurasoentzako hitzaldia.

Helburuak

Haurrak txikitatik hasten dira hizkuntza-ohiturak barneratzen eta lehenengo urteak hizkuntza-aberastasunera begira ere oso garrantzitsuak dira. Hitzaldi honetan horri begirako ideiak eta aholkuak ematen zaizkie haur txikiak dituzten gurasoei.

Ezaugarriak

Ordu eta laurden inguruko hitzaldia da.

Paula Kasares soziolinguistikak ematen ditu saioak.

Edukiak

Gizarte eleanitz batean bizi garenez, gure seme-alabek hizkuntza bat baino gehiago entzun, ikasi eta erabiliko dituzte txikiak direnetik. Nola eskaini euskara aberatsa? Hizkuntzekiko nolako jarrerak sustatu eta zer egin horretarako?

Gurasoen zenbait kezka ere erantzungo dira:

  • Euskara aberatsa izango al du? Eta gaztelania? Noiz hasi hirugarren hizkuntzarekin?
  • Euskara eta gaztelania nahasten baditu zuzentzea ona al da?
  • Nola jokatu famili mistoetan?
  • Zein hizkuntza erabili seme-alabekin euskara ez dakitenak tartean daudenean?
  • Euskaldun berriak euskaraz egin behar al luke? Euskaraz aritzerakoan akatsak egiten baditu ere bai?

Nola lagundu seme-alabei eleanitzak izan daitezen?

Nori zuzendua

Beraien seme-alabek Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan edota Bigarren Hezkuntzan ikasten dute guraso euskaldunei.

Helburuak

Gizarte eleanitz batean bizi gara eta etorkizunean ere horrela izango da. Hitzaldiaren helburua da gurasoek ikustea eleaniztasun hori positiboa dela eta ahalegindu behar dutela seme-alabei eleaniztasun horrekiko jarrera egokiak transmititzen. Horren barruan, euskararekiko nolako jarrerak transmititzea komeniko litzatekeen ere lantzen da.

Ezaugarriak

Ordu eta laurden inguruko hitzaldia da.

Hizlariak Julian Iantzi aurkezle ezaguna eta Iñaki Eizmendi gizarte hezitzailea dira. Bi aukera daude: hitzaldia biek ematekoa edo Iñaki Eizmendik soilik ematekoa.

Edukiak

Hiru eduki nagusiren inguruan hitz egiten da saio honetan:

  • Eleaniztasunari buruz hitz egitea: gure gizartearen errealitatea ikustea, abantailez eta desabantailez hitz egitea, eta abar.
  • Hizkuntzekin harreman positiboak transmititzeaz hitz egitea: hizkuntzekin nolako harremana dugun ikustea, nolakoa nahiko genukeen izatea…
  • Seme-alabek euskararekin ere harreman handia eta positiboa izan dezaten euskarak bizi duen errealitatea ulertzeko oinarri batzuk aurkeztea eta harreman positiboak lantzeko ideia zehatz batzuk ematea.

Euskara ulertzen dut. Euskaraz egin behar al nuke seme-alabekin?

Nori zuzendua

Euskara ikasten ari diren edota euskaraz oso ondo ez dakiten eta seme-alabek Haur Hezkuntzan edota Lehen Hezkuntzan ikasten duten gurasoei.

Helburuak

Euskara ikasten ari diren gurasoek, edota euskara maila bateraino ikasi zuten hainbat gurasok, zalantza izaten dute seme-alabekin dakiten euskara hori erabiltzea egokia den edo ez. Ikasten ari diren edo dakiten euskara hori noiz erabiltzea komeni den landuko da saioan, baita euskarari gero eta tarte handiagoa eman nahi bazaio nola jokatu daitekeen ere.

Ezaugarriak

Ordu eta laurden inguruko hitzaldia da.

Iñaki Eizmendi gizarte hezitzaileak ematen ditu saioak.

Edukiak

Hitzaldiko eduki nagusiak honakoak dira:

  • Seme-alabei euskaraz egitea komenigarria den edo aztertuko da. Seme-alabekin komunikazio ona izatea abiapuntu moduan hartuz, euskara noiz erabili eta noiz ez erabili landuko da gurasoekin.
  • Seme-alabei euskara aberats bat eskaintzera begira nola jokatu ere landuko da.
  • Hizkuntzekiko, eta bereziki euskararekiko, harreman handia eta positiboa eskaintzera begira gomendioak egingo zaizkie gurasoei.

Hainbat galdera ere erantzungo dira:

  • Euskara eta gaztelania tartekatzen ditut, egokia al da hori?
  • Semearekin/alabarekin euskaraz egitera iritsi nahi nuke, nola egin dezaket hori?
  • Bikotekidea eta biok euskara ikasten ari gara baina zaila da gure arteko ohiturak aldatzea. Zer egin dezakegu?