No sabemos euskera, ¿Cómo ayudar a nuestros hijos e hijas a ser plurilingües?
Nori zuzendua
Beraien seme-alabek Haur Hezkuntzan edota Lehen Hezkuntzan ikasten duten guraso erdaldunei.
Helburuak
Euskaraz ez dakiten gurasoek hainbat kezka izaten dituzte bai elebitasunaren eta eleaniztasunaren inguruan baita seme-alaben ikaste prozesuaren inguruan. Kezka zehatz horiek erantzutea da hitzaldi honen helburu nagusia.
Ezaugarriak
Ordu eta laurden inguruko hitzaldia da.
Hizlariak Iñaki Eizmendi Gizarte Hezitzailea eta Julia Iantzi aurkezle ezaguna dira. Bi aukera daude: hitzaldia biek ematekoa edo Iñaki Eizmendik soilik ematekoa.
Edukiak
Seme-alabak eleanitzak izatearen aldeko proposamena egiten da hitzaldian, eta horri begirako oinarri batzuk ematen dira: Nola ikasten dira hizkuntzak? Zeintzuk dira ikastetxearen mugak? Zer hartu behar genuke kontuan?
Horrekin batera, gurasoen hainbat kezka erantzuten dira, egoera zehatzekin lotutako galderak eta kezkak. Besteak beste:
- Ez dut euskaraz ondo hitz egiten, erabili behar al dut nire seme-alabekin?
- Nola lagundu eskolako lanekin euskaraz ez baldin badakigu?
- Etorkizunean gaztelaniaz ikasi beharko balute, izango al dute arazorik?
- Gure alabak ikasketekin zailtasunak ditu, elebitasunaren eraginez izango al da?
- Nire semeak bi hizkuntzak nahasten ditu, zer egin behar dut horren aurrean?
- Ama hizkuntzan eragin negatiborik izango al du eskolan nagusiki beste hizkuntza batean ikasteak?
- …
Hitzaldi hau Ume elebidunen gurasoentzako gidan oinarritzen da. Gida hori Alkarbidek (Bizkaiko Euskara Zerbitzuen bilguneak) eta Bizkaiko hainbat udalerrik argitaratu zuten 2006an. Hitzaldi hauek ere erakunde horien bidez sortu ziren.
Euskera, entra un idioma en casa.
Nori zuzendua
Seme-alabak euskarazko ereduetan matrikulatzeko asmoa duten edo matrikulatu berri dituzten gurasoei.
Helburuak
Euskara ez dakiten hainbat gurasoen kasuan seme-alabak eskolan hastea izan daiteke etxera euskara sartzeko lehen urratsa. Hitzaldi honetan horri buruz hitz egingo da eta hainbat aholku emango zaizkie gurasoei seme-alabei hizkuntzekiko, eta bereziki euskararekiko, harreman egoki bat eskaintzera begira eta jarrera positiboak transmititzera begira.
Ezaugarriak
Ordu eta laurden inguruko hitzaldia da.
Paula kasares soziolinguistak ematen ditu saioak
Edukiak
Hitzaldiaren eduki nagusiak hauek dira:
- Nolako jarrerak sustatu behar genituzke etxeko hizkuntzarekiko? Eta euskararekiko?
- Nola lagundu hizkuntzak ondo ikasi ditzaten?
- Hizkuntzen ikaste prozesuan nola lagundu beharko genieke? Euskararekin lagundu ahal izango al diegu?
Gurasoen zenbait kezka ere erantzungo dira:
- Ez al du gaizki pasako eskolara edo haurreskolan hasten denean dena euskaraz egiten badiote?
- Ez al ditu euskara eta gaztelania nahastuko?
- …
De estudiar en euskera, a disfrutar y vivir en euskera
Nori zuzendua
Beraien seme-alabek Haur Hezkuntzan edota Lehen Hezkuntzan ikasten duten gurasoei.
Helburuak
Hitzaldiaren helburua da gurasoak konturatzea seme-alabei euskara ikasteko aukera ematea oinarrizko pausoa izanda ere, hizkuntzarekin harreman handia eta indartsua izan dezaten laguntzea komeni zaiela. Eta, are gehiago, hori ez dela zaila eta euskara jakin zein ez jakin egin dezaketela.
Haur eta gazte asko euskarazko ereduetan ikasten ari dira, eta beraz, euskararen ezagutza gora doa adin tarte horretan. Baina euskara egoera minorizatuan dagoen hizkuntza da, eta horrek eragina du gaitasunetan eta hizkuntzarekin harremanean. Hau da: euskaraz ikasita ere haur eta gazte askok baliabide eta erraztasun gehiago dute gaztelaniaz, eta, horretaz gain, hainbatek euskara eskolarekin soilik edo oso egoera eta bizipen gutxirekin lotzen du. Horrek eragina du haur eta gazteen hizkuntza-ohituretan eta jarreretan. Gurasoek ulertzea eta seme-alabei laguntzeko baliabide eta aholku batzuk eskaintzea da hitzaldi honekin bilatzen dena: gauza txiki eta erraz batzuk zaintzea seme-alaben onurarako izango da.
Ezaugarriak
Ordu eta laurden inguruko hitzaldia da.
Hizlariak Iñaki Eizmendi Gizarte Hezitzaileak ematen du.
Edukiak
Hauek dira hitzaldiaren eduki nagusiak:
- Hizkuntzak ikastea eta hizkuntza-ohiturak.
- Eskolaren mugak .
- Sozializazioa eta hizkuntza-sozializazioa.
- Hizkuntzak eta identitatea.
- Euskararekin harremana zaintzeko aholkuak eta tresnak.
Charla práctica sobre las tareas escolares: ¿Cómo ayudarles con las tareas escolares si no sabemos euskera?
Nori zuzendua
Beraien seme-alabek Haur Hezkuntzan edota Lehen Hezkuntzan ikasten duten guraso erdaldunei.
Helburuak
Euskaraz ez dakiten gurasoentzat kezka handia izaten da eskolako lanen gaia seme-alabei ikasketa prozesuan ezin izango dietela behar bezala lagundu beldur baitira. Hitzaldi honen helburua kezka hori argitzea da:
- Ikasketa prozesuan laguntzeko gurasoek euskara jakitea ez dela ezinbestekoa ikustaraztea.
- Eskolako lanekin laguntzeko ideia zehatz eta praktikoak ematea.
Ezaugarriak
Ordu eta erdi inguruko hitzaldia da.
Iñaki Eizmendik ematen ditu saioak.
Edukiak
Ikastaroaren eduki nagusiak hauek dira:
- Eskolako lanei buruzko oinarri nagusi batzuk ematea: eskolako lanen helburuak, ikasteko ohiturak sustatzeko ideiak…
- Eskolako lanen ezaugarriak ikustea.
- Ezaugarri ezberdinetako eskolako lan batzuk gurasoekin egitea eta horietan laguntzeko hizkuntzaren muga gainditzeko ideiak ematea.