Euskararen erabileran eragiteko estrategiak eta tresnak

Nori zuzendua

Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakasleei.

Ezaugarriak

Erakundearen antolatzailearen nahien eta aukeren arabera egokitu daiteke ikastaroa: ordu t’erdiko hitzaldi batetik hamar orduko ikastaroraino.

Ikastaroa laburra bada, ideia nagusienak lantzeko eta tresnak aurkezteko erabiliko da. Ikastaroa nahiko luzea den kasuetan, tresnak frogatzeko, egokitzeko eta eguneroko jardunean txertatzeko aukera emango du.

Klaustro osoarentzat ikastaro moduan eskaintzen da, hainbat eduki guztien artean lantzekoak baitira. Baina hau ere erakunde antolatzailearen nahietara edo aukeretara egokituko daiteke.

Ikastaroak Iñaki Eizmendik eta Itziar Larzabalek ematen dituzte.

Edukiak

Ikastaro honen bidez irakasleen esku jarri nahi dira haurren eta gazteen euskararen erabileran eragiteko zenbait estrategia eta tresna

Ikastaroak izaera praktikoa du, oinarri batzuk lantzen dira eta hortik abiatuz hainbat estrategia eta tresna aurkezten dira eta frogatzen dira. Hauek dira eduki nagusiak:

  • Ikastetxearen testuingurua kontuan hartuz, euskararen erabilerari begira helburuak aztertzea eta adostea.
  • Helburu horiek lantzeko hainbat estrategia eta tresna ikustea eta frogatzea:
    • Irakasleek hartu beharreko jokabide bateratua adostea
    • Helburu zehatzak adostea eta helburu horiei begirako prozedurak ikustea.
    • Jarduerak egokitzea.
    • Elkarrizketa itxiak eta hizkuntza-jolasak.
    • Bestelako tresna lagungarri batzuk.