Kategoriak Sailkatu gabea Etiketak , ,

Haur eta nerabeen euskararen erabileran eragitera begira hainbat erakunde ari dira lanean, baina eguneroko harremanetan zuzeneko eragileak lau multzotan banatu ditzakegu: gurasoak, irakasleak, eskola orduz kanpoko jardueretako hezitzaileak eta gazteak beraiek.

Haur eta nerabeen hizkuntza-ohituretan ergaitera begira, ezinbestekoa ikusten dugu eragile diren edo izan daitezkeen horiekin lan egitea: sentsibilizatzea eta aktibatzea, eta eragiteko prest daudenei tresna egokiak eskura jartzea.

Ebeteren lan jarduna esparru horietan kokatzen dugu. Eta urtez urte gero eta baliabide gehiago ari gara garatzen. Blogean horietako hainbat aurki ditzakezue.

Kasu guztietan, gure proposamenak oinarrizko estrategia baten inguruan garatzen ditugu: Hezitzaile Berritsuak izatea. Hori da haur eta nerabeein euskara asko erabiltzen laguntzeko bidea eta hizkuntzarekin harreman handia eta postiboa eskaintzeko abiapuntua.

Zeregin horretan jarraitu nahi dugu, eta noski, orain arte bezala Euskal Herri osoko erakunde eta elkarte ezberdinekin elkarlanean.