Ahozko gaitasun komunikatiboa garatzeko oinarriak eta tresnak

Nori zuzendua

Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakasleei.

Ezaugarriak

Erakundearen antolatzailearen nahien eta aukeren arabera egokitu daiteke ikastaroa: ordu t’erdiko hitzaldi batetik hamar orduko ikastaroraino.

Ikastaroa laburra bada, ideia nagusienak lantzeko eta tresnak aurkezteko erabiliko da. Ikastaroa nahiko luzea den kasuetan, tresnak frogatzeko, egokitzeko eta eguneroko jardunean txertatzeko aukera emango du.

Klaustro osoarentzat ikastaro moduan eskaintzen da, hainbat eduki guztien artean lantzekoak baitira. Baina hau ere erakunde antolatzailearen nahietara edo aukeretara egokituko daiteke.

Ikastaroak Iñaki Eizmendik eta Itziar Larzabalek ematen dituzte, eta kasu batzuetan gaitasun komunikatiboetan aditua den irakasleren batek ere parte hartzen du.

Edukiak

Ikastaro honen bidez irakasleei ikasleen ahozko gaitasun komunikatiboak lantzeko hainbat oinarri aurkeztu nahi zaizkie, eta bide horretan erabilgarri izan daitezkeen hainbat estrategia eta tresna.

Hauek dira eduki nagusiak:

  • Ahozkoa eta idatzi: antzekotasunak eta berezitasunak.
  • Ahozko testu motak eta testu mota horiek lantzeko hainbat adibide.
  • Ahozkoa lantzeko irakasleak kontuan izan beharrekoak: aurre lanketa, dinamika egokitzea eta ebaluatzeko moduak.
  • Ikasgai ezberdinetan ahozkoa lantzeko kontuan izan beharrekoak: ikasgaien eta testu moten arteko loturak, gelaren antolaketa, eta abar.