Hainbat guraso arduratuta daude beraien seme-alaben hizkuntza-ohiturekin: lagunartean eta beste hainbat harreman eta egoeretan euskaraz egitea nahi lukete, eta horretan lagundu nahi diete seme-alabei. Bide horretan, guraso bakoitza bere kabuz saiatzen da oinarri on bat eskaintzen, baina horretaz gain gurasoak bildu eta modu antolatu batean ere aritu daitezke.

Helburuak

Seme-alaben hizkuntza-ohiturekin arduratuta dauden gurasoei ohitura horien oinarrian zer dagoen ulertzen laguntzea, eta hortik abiatuz seme-alabei laguntzeko zer eta nola egin daitekeen aztertzea eta bide horretan urratsak ematen laguntzea.

Garrantzia handia ematen zaio parte hartzen duten gurasoak gustura aritzeari. Hortik dator Guraso Berritsuen ideia. Gero eta Guraso Berritsu gehiago nahi ditugu: abiapuntua dena delakoa izanda ere seme-alaben hizkuntza-ohituretan eragiteko prest daudenak, eta hori egiteko tresnak batzuk eskura dituztenak.

Edukiak

Batzorde hauek bi norabidetan lan egin dezakete:

  • Gainontzeko gurasoengan eragitera begira eta bide horretan eraginkorrak izan daitezkeen tresnak garatzera begira.
  • Batzordean bertan biltzen diren gurasoen beharrei begira: seme-alaben jarrerak, jokabideak…

Gurasoen Euskara Batzordearen (edo Guraso Berritsuen) egitasmoa zehazterakoan, abiapuntu nagusienetako bat Erabileran eragiten duten faktoreak ikerketa izango da (Soziolinguistika Klusterraren GPSa argitalpenean jasotzen dena). Faktore horietatik oso argi ulertu daitezke seme-alaben hizkuntza-ohituren nondik norakoak, eta aurrera begira zer eta nola egin zehazteko bide aproposa da.

Ezaugarriak

ebetetik  batzorde hauek abian jartzeko aholkularitza eskaintzen dugu.

Egitasmoa aurrera eraman nahi duten erakundeei batzordeen ezaugarriak zehazten eta eman beharreko urratsak antolatzen laguntzen diegu: herri mailako batzordea edo ikastetxe bakoitzean osatzea komeni den erabakitzen, antolaketa zehazten, deialdia prestatzen, dinamizatzailea formatzen, batzordearen formazioan, jarraipenean, eta abar.

Epe motz eta ertainerako aholkularitza da. Hau da: helburua abian jarritako proiektuak eragile diren herriko edo auzoko erakundeek bere egitea da, eta epe baten ondoren aholkularitza beharrik ez izatea edo aholkularitza hori oso puntuala izatea.

Tokian tokiko ezaugarrietara egokitzea beharrezkoa denez, gai honen inguruan interesa duten erakundeei proposamen zehatza prestatu eta aurkezten zaie: testuingurua kontuan hartzen da (bai soziolinguistikoa baina baita herriaren edo auzoaren bestelako ezaugarri batzuk ere) eta aukerak eta baliabideak ere kontuan hartzen dira.