Euskararekiko jarreretan eta jokabideetan eragiteko oinarriak eta jarduerak

Nori zuzendua

Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakasleei.

Ezaugarriak

Erakundearen antolatzailearen nahien eta aukeren arabera egokitu daiteke ikastaroa: ordu t’erdiko hitzaldi batetik hamar orduko ikastaroraino.

Ikastaroa laburra bada, ideia nagusienak lantzeko eta tresnak aurkezteko erabiliko da. Ikastaroa nahiko luzea den kasuetan, hainbat dinamika eta jarduera frogatu eta egokitu ahal izango dira, baita, beharrezkoa ikusten bada, jarduera berriak bilatu edo sortu ere.

Klaustro osoarentzat ikastaro moduan eskaintzen da, hainbat eduki guztien artean lantzekoak baitira. Baina hau ere erakunde antolatzailearen nahietara edo aukeretara egokituko daiteke.

Ikastaroak Iñaki Eizmendik ematen ditu.

Edukiak

Irakasleak ikasleekin ari direnean, euskararen erabilera lantzeaz gain, hizkuntzekiko jarrerak eta jokabideak ere landu ditzakete. Hori da ikastaro honen helburua: irakasleen esku jartzea ikasleen hizkuntzekiko (eta bereziki euskararekiko) jarrerak eta jokabideak lantzeko hainbat baliabide.

Ikastaroak izaera praktikoa du. Batetik, hizkuntzekiko jarreren eta jokabideen oinarrian zer dagoen ikusten da, eta, bestetik, horretan eragiteko proposamen zehatzak egiten dira: hainbat dinamika eta jarduera proposatzen dira, ikastetxearen hizkuntza egoerara egokitu daitezkeenak eta ikasleen ezaugarriak ere kontuan hartzen dituenak (adina, ingurunea, eta abar).