ERAGILEEN SAREA

 

Lan handia egin da azken urteetan haurren eta gazteen artean euskararen erabilera indartzeko.

Herri mailan, hiru erakunderentzat lehentasunezko arloa da haur eta gazteen hizkuntza-ohituretan eragitea:

  • Udaletako Euskara Zerbitzuarentzat
  • Herriko ikastetxeentzat
  • Euskara Elkartearentzat (hainbat herriren kasuan)

Hiru erakunde horien arteko elkarlana erdigunean jarrita, haur eta gazteen hizkuntza-ohituretan eragile zuzenak diren guneetan lan egitea izan daiteke aurrera begira norabide egokiena:

  • Gurasoak
  • Irakasleak
  • Eskola orduz kanpoko jardueretako hezitzaileak
  • Gazteak

Labur labur azalduz:

  • Gurasoak euskararekiko aktiboak izatea nahi dugu: seme-alabei euskara eskaintzea (euskaldunek) eta euskararekiko jarrera eta jokabide egokiak transmititzea (guztiek).
  • Irakasleek, eraginkorrak izan daitezen eta gustura aritu daitezen, ikasleen euskararekiko erabileran eta jarreretan eragiteko baliabideak eskura izatea nahi dugu.
  • Eskola orduz kanpoko jardueren kasuan, gero eta jarduera gehiago euskaraz izatea lortu behar da, eta horretaz gain jarduera horietako hezitzaileei baliabideak eskaintzea euskararen erabilera modu egokian eta eraginkorrean sustatu dezaten.
  • Azkenik, gazteen euskararen erabileran eta euskararekiko jarreretan eragitea garrantzitsua da, baina bide aproposa eta eraginkorra izan daiteke beraiek eragile izatea eta horretan laguntzea.

 

Lau arlo horiek garatzen badira, urratsez urrats eta leku bakoitzean lehentasunak eta prozesuak ondo zehaztuz, haur eta gazteen hizkuntza-ohituretan eragiteko oinarri eta sare indartsua garatuko da herrietan.

ebete hizkuntza-zerbitzuetatik lau arlo horiei begirako baliabideak, formazio saioak eta aholkularitza eskaintzen ditugu.

Gurasoen kasuan:

  • Guraso euskaldun zein erdaldunentzako hitzaldiak
  • Gurasoen Euskara Batzordeak abian jartzeko aholkularitza

Irakasleen kasuan:

  • Irakasleentzat formazio ikastaroak lau arlo hauen inguruan: euskararen erabileran eragiteko estrategiak, ikasleen euskararekiko jarreretan eragiteko oinarriak eta jarduerak, ikasleen ahozko gaitasun komunikatiboak indartzeko oinarriak eta jarduerak, eta gurasoei begirako mezuak eta tresnak.

Eskola orduz kanpoko jardueretako hezitzaileen kasuan:

  • Hezitzaileentzat formazioa
  • Hitzarmengintzako programak abian jartzeko aholkularitza

Gazteen kasuan:

  • Irakasleek ikasleen euskararekiko jarreretan eragitera begirako jarduerak
  • Gazteen Euskara Batzordeak abian jartzeko aholkularitza