Haurren eta gazteen hizkuntza-ohituretan eragin nahi duten erakundeen artean gero eta garrantzia handiagoa ematen zaio eskola orduz kanpoko jardueren gaiari. Hainbat esperientziak eta zenbait ikerketek bide horretan aurrera beharra azpimarratzen dute.

Euskararen erabilera indartzera begira arlo garrantzitsua da hainbat arrazoirengatik:

  • Pertsona batek dinamizatzen ditu: hezitzaile batek dinamizatutako saioak izaten dira, eta beraz, euskararen erabilera ere dinamizatu dezake.
  • Egoera komunikatibo asko ematen dira eta eskolakoak baino informalagoak: ikastetxeetan gaitasunak ondo landu arren, badira erabilerari begira ondo landu ezin ditzaketen erregistroak. Bereziki hizkera informalarekin lotutakoak. Horiek, aldiz, eskola orduz kanpoko jardueretan modu nahiko naturalean zaindu daitezke.
  • Erreferente asko bertan daude: hezitzaileak, helduagoak diren parte hartzaileak eta abar erreferenteak dira haur eta gazteentzat. Beraz, horiek euskara erabiltzeak eragina du ikuspegi horretatik ere.

 

Hitzarmengintza oinarri

Eskola orduz kanpoko jardueretan eragiterako garaian kontuan izan behar da jarduera horien antolatzaileek askotan ez dutela barneratua euskararen erabileraren gaia. Hau da, beraiek ez dutela beraien zeregin moduan hartzen euskararen erabilera sustatzea.

Horregatik, hitzarmengintzako egitasmo baten bidez eragitea proposatzen da. Antolatzaileei arrazoiak aurkeztuko zaizkie eta proiektuan parte hartzeko gonbitea egingo zaie, baina proposamenak beraien errealitatera egokituz eta urrats zehatzak eta tresnak adostuz.

Hainbat erakunde dira eskola orduz kanpoko jarduerak eskaintzen dituztenak. Bai erakundeen bai jardueren ezaugarriak ezberdinak dira eta horregatik ikusten da bide egokia izan daitekeela hitzarmengintza:

  • Erakundeen, jardueren eta hezitzaileen ezaugarrietara egokitzeko aukera ematen du.
  • Prozesuak dira: erakunde bakoitzarekin adosten dira eta lortu nahi diren helburuetara hurbiltzeko urrats zehatzak lantzen dira.

Norabidea argi eduki behar da eta hortik abiatuz errealitatera egokitu urratsak eman ahal izateko: helburua haur eta gazteen euskararen erabileran eragitea da, eta horri begira lan egingo da elkarte eta bestelako erakundeekin. Proposatzen den eta egiten den guztiak hori izango du jomuga.

Argitalpen bat hartuko da abiapuntu moduan: Entitateak euskalduntzeko metodologiaren garapena, elkarteetan eragiten hitzarmengintzaren bidez (Topagunea 2010).

 

Aholkularitzaren ezaugarriak

ebetetik  hitzarmengintzako egitasmoa abian jartzeko aholkularitza eskaintzen dugu.

Egitasmoa aurrera eraman nahi duten erakundeei egitasmoa definitzen eta eman beharreko urratsak antolatzen laguntzen diegu ebete hizkuntza-zerbitzuetatik:

  • Zenbat eta zein erakunderengan eragin erabakitzen: lehentasunak jartzen, baliabideak neurtzen, eta abar.
  • Eskainiko diren zerbitzuak aukeratzen eta prestatzen: formazioa, euskarriak, eta abar.
  • Erakundeei begirako aurre-lana egiten: mezuak lantzen, aurkezpenak prestatzen…
  • Erakundeekin ematen diren hasierako urratsetan
  • Jarraipena egiten eta neurgailuak zehazten
  • Eta abar.

Epe motz eta ertainerako aholkularitza da. Hau da: helburua abian jarritako proiektuak eragile diren herriko edo auzoko erakundeek bere egitea da, eta epe baten ondoren aholkularitza beharrik ez izatea edo aholkularitza hori oso puntuala izatea.

Tokian tokiko ezaugarrietara egokitzea beharrezkoa denez, gai honen inguruan interesa duten erakundeei proposamen zehatza prestatu eta aurkezten zaie: testuingurua kontuan hartzen da (bai soziolinguistikoa baina baita herriaren edo auzoaren bestelako ezaugarri batzuk ere) eta aukerak eta baliabideak ere kontuan hartzen dira.

Haur eta gazteekin aritzen diren hezitzaileak

Nori zuzendua

Eskola orduz kanpoko jardueretan 3 eta 16 urte arteko haur eta gazteekin aritzen diren hezitzaileei: kirol entrenatzaileak, aisialdiko begiraleak, jantokietako begiraleak, musika irakasleak, dantza irakasleak eta abar.

Ezaugarriak

Erakundearen antolatzailearen nahien eta aukeren arabera egokitu daiteke ikastaroa:

  • A aukera: Oinarrizko ikastaroa. Ordu eta erdiko saio bat.
  • B aukera: Oinarriko ikastaroa eta proposamen zehatzak jardueren ezaugarrien arabera. Ordu eta erdiko bi saio.
  • C aukera: Oinarriko ikastaroa, proposamen zehatzak jardueretara egokituta eta simulazio saioak. Ordu eta erdiko hiru saio.

Horretaz gain, jardueretako koordinatzaileekin ere egin daitezke formazio eta jarraipen saioak. Modu horretan, koordinatzaileak bere gain hartu dezake landutakoari jarraipena egitearen ardura.

Antolatzaileen beharren eta ezaugarrien arabera aukerak hainbat izan daitekeenez, formazioa egiteko interesa duten erakundeei proposamen zehatz eta egokitua egiten zaie.

Ikastaroak Itziar Larzabalek eta Iñaki Eizmendik ematen dituzte.

Edukiak

Ikastaro honen bidez hezitzaileen esku jarri nahi dira haurren eta gazteen euskararen erabileran eragiteko zenbait estrategia eta tresna

Ikastaroak izaera praktikoa du, oinarri batzuk lantzen dira eta hortik abiatuz hainbat estrategia eta tresna aurkezten dira eta frogatzen dira. Hauek dira eduki nagusiak:

  • Eskola orduz kanpoko jardueretan euskararen erabilera sustatzearen arrazoiak eta garrantzia transmititzea hezitzaileei.
  • Erabilera sustatzeko oinarriko irizpideak eta hainbat aholku lantzea.
  • Jardueren ezaugarrietara egokitutako adibideak aurkeztea eta tresna osagarriak lantzea: hizkuntza-jolasak, hizkuntza-errutinak…
  • Proposatutako guztia simulazio jolasen eta ariketen bidez lantzea eta frogatzea.

Helduekin aritzen diren kirol teknikariak

Euskararen erabilera indartzen kirol jardueretan

Nori zuzendua

Kirol jardueretako teknikari eta entrenatzaileei: kiroldegietakoei, klubetakoei, eta abar.

ebete hizkuntza-zerbitzuen eskaintzaren barruan haur eta gazteen hizkuntza-ohituretara zuzentzen ez den ikastaro bakarra da. Honakoa helduen hizkuntza-ohiturei begirakoa da.

Helburuak

Kirol jardueretan parte hartzen dutenen artean gero eta gehiago dira euskaraz dakitenak, baina hainbat urtez gaztelaniaz egin diren jarduera horietan euskara txertatzea ez da bat bateko urratsa izaten eta landu egin behar izaten da. Ikastaro honen helburua horixe da: jardueretan euskararen erabilera indartzera begira kirol teknikarien motibazioa lantzea eta baliabideak eskaintzea.

  • Euskararen ezagutzari dagokionez gizartean eman den aldaketa ikustea.
  • Euskararen erabileran gizarteko hizkuntza-ohiturek eta arauek duten eraginaz jabetzea.
  • Kirol jardueretan euskararen erabilera indartzearen garrantziaz jabetzea.
  • Erabilera indartzera begira hizkuntza-irizpideak proposatzea eta sor daitezkeen zailtasunei begira hainbat tresna eta aholku eskaintzea.

Ezaugarriak

Ordu eta laurden inguruko hitzaldia da.

Ikastaroa Itziar Larzabal pedagogoak ematen du.

Edukiak:

  • Euskararen ezagutzaren bilakaera
  • Euskararen erabilera: zerk mugatzen du euskararen erabilera indartzea? (Erabileran eragiten duten zenbait faktore aipatzea: hizkuntza-arauak, egoera soziolinguistikoarekiko gizarte pertzepzioa…
  • Hizkuntza-irizpideak proposatzea. Nola jokatu gure kirol jardueretan? Guztiek euskaraz dakitenean, batzuk ondo ez dakitenean, batzuk ez dakitenean…
  • Zailtasunak aztertzea eta horiei begirako tresnak eta aholkuak eskaintzea. Besteak beste:
    • Erantzun txarrak jasotzeko beldurra
    • Teknikarien mugak hizkuntza gaitasunari dagokionez: erraztasuna edo hiztegi teknikoa
    • Jardueraren elementu osagarriei buruzkoak: musika, oharrak…

Kirol teknikarientzat sentiberatze jardunaldia

Nori zuzendua

Kirol jardueretako teknikari eta entrenatzaileei: kiroldegietakoei, klubetakoei, eta abar.

Jardunaldiaren izenburua

Kirol teknikariak egungo eta etorkizuneko beharretara prestatzen: Nola motibatu kirolariak? Nola egokitu hizkuntza egoera berrira?

Helburuak

 

Kirol jardueretan euskararen erabilera indartzea gizartearen gaur egungo eta etorkizuneko behar eta erronkekin lotzea, eta beste zenbait arlorekin batera aurkeztea. Hau da: hainbat kirol entitate eta klubetako arduradunek eta teknikariek,  ez dute beraien arduren barruan kokatzen euskararen erabilera indartzea, baina arlo hau beste arlo batzuekin batera aurkezten bada errazagoa izan daiteke ardura hori badutela konturatzea eta zeregin horretan ere parte hartzeko prest agertzea.

Ezaugarriak

Hiru ordu inguruko jardunaldia da.

Hizkuntzari dagokion atala Itziar Larzabal pedagogoak ematen du ematen du eta kirolari dagokion atala Aritz Olagoi kirol psikologoak ematen du.

Edukiak

 

  • Euskararen erabilerari dagokionez: Euskararen erabilera indartzen kirol jardueretan
    • Euskararen ezagutzaren bilakaera
    • Euskararen erabilera: zerk mugatzen du euskararen erabilera indartzea? Erabileran eragiten duten zenbait faktore aipatzea: hizkuntza-arauak, egoera soziolinguistikoarekiko gizarte pertzepzioa…
    • Hizkuntza-irizpideak proposatzea. Nola jokatu gure kirol jardueretan? Guztiek euskaraz dakitenean, batzuk ondo ez dakitenean, batzuk ez dakitenean…
    • Zailtasunak aztertzea eta horiei begirako tresnak eta aholkuak eskaintzea. Besteak beste:
      • Erantzun txarrak jasotzeko beldurra
      • Teknikarien mugak hizkuntza gaitasunari dagokionez: erraztasuna edo hiztegi teknikoa
      • Jardueraren elementu osagarriei buruzkoak: musika, oharrak…

 

  • Kirolarien motibazioari dagokionez: Kirolariak motibatzera bideratutako estrategiak sortzen
  • Kirol instruktoreak kirolariaren motibazioan duen eraginari buruz hausnartzea.
  • Kirol motibazioari buruzko ezagutzan sakontzea.
  • Motibazioa eta kirolariaren jarduerarekiko atxikimendua.
  • Kirolari bakoitzaren motibazioa ezagutzeko tresnak eskaintzea