Kategoriak Irakasleak

2019-2020 ikasturtean Irale bidezko ikastaroetan izena emateko epea apirilaren 1etik 15era izango da.

ebete hizkuntza-zerbitzuetatik ikastaroak eskaintzen jarraitzeko asmoa dugu: euskararen transmisioarekin, erabilerarekin, ahozkotasunarekin eta motibazioarekin lotura dutenak. Are gehiago, ikasturte honetan Hizkuntza Trataera Integralarekin lotutako ikastaro bat ere eskainiko dugu. Ikastetxeetan bertan ematen ditugu ikastaro horiek, gutxienez 9 irakasleko taldeak osatzen badira.

Irudiaren gainean klik eginaz ikus dezakezue eskaintzaren dokumentua.

Ikastaroren bat egiteko interesik izango bazenute, kontuan izan:

– epearen barruan izena eman behar duzue dagokion ikastaroan irakasle.net gunean duzuen kontuaren bidez

– lehenbailehen gurekin harremanetan jarri ikastaroa egiteko asmoa duzuela jakinarazteko eta xehetasunak lotzen hasteko

Edozein zalantza argitzeko, deitu edo mezu bat bidali. Gustura arituko gara zuekin elkarlanean!