Kategoriak Sailkatu gabea Etiketak

Haur eta nerabeei zuzendutako udako hainbat kirol eta aisialdi jardueren helburuetako bat euskararen erabilera sustatzea izaten da. ebete hizkuntza-zerbitzuetatik jarduera horietako antolatzaile eta hezitzaileei begirako formazioa eta aholkularitza eskaintzen dugu: euskararen erabileran eragiteko oinarrizko estrategiak hezitzaileekin lantzea, koordinatzaileekin estrategia horiek programazioan txertatzeko modua lantzea, edota lehen urratsetatik plangintzan eta programazioan hainbat estrategia txertatzeko aholkularitza eskaintze a.

Irudiaren gainean klik eginaz ikus dezakezue eskaintzaren dokumentua.

Jardueren antolatzaileen aukeretara eta beharretara egokitzen saiatzen gara. Gaiarekiko interesa baduzue, jarri gurekin harremanetan.