Kategoriak Irakasleak

2018-2019 ikasturtean Irale bidezko irakasleentzako ikastaroen eskaintza argitaratu da, eta izena eman dezakezue apirilaren 16tik 30 artean.

ebete hizkuntza-zerbitzuetatik berriz ere ikastaro batzuk eskainiko ditugu: euskararen transmisioarekin, erabilerarekin, ahozkotasunarekin eta motibazioarekin lotura dutenak. Ikastetxeetan bertan ematen ditugu ikastaro horiek, gutxienez 9 irakasleko taldeak osatzen badira.

Irudiaren gainean klik eginaz ikus dezakezue eskaintzaren dokumentua.

Ikastaroren bat egiteko interesik izango bazenute, kontuan izan:

– epearen barruan izena eman behar duzue dagokion ikastaroan irakasle.net gunean duzuen kontuaren bidez

– lehenbailehen gurekin harremanetan jarri ikastaroa egiteko asmoa duzuela jakinarazteko eta xehetasunak lotzen hasteko

Edozein zalantza argitzeko, deitu edo mezu bat bidali. Gustura arituko gara zuekin elkarlanean!